Barakaldoko Alkateari zuzendutako gutuna

BARAKALDOKO UDAL GORENEKO ALKATE AMAIA DEL CAMPO BERASATEGUI 

Zuregana jo dugu, bidezkoa den eskaera bat egitera, ziur baikaude aztertu eta balioetsiko duzula. Era berean, batzar bat egin nahi dugu zurekin, gure eskariaren arrazoiak sakon azaltzeko. 

CEFERINO DEL OLMORI BURUZ 

Zergatik maite (eta erreibindikatzen) dugun Ceferino del Olmo 

Lehenik eta behin, gogora dezagun Ceferino del Olmo izan zela 70eko hamarkadako kultura pro gresistaren benetako ordezkaria Barakaldon. Eta berezia izan zen, hain zuzen ere, frankismoaren  borondate zurrunenen artean, askatasun-espazio ausartak txertatzen jakin zuelako, bai eta lortu ere  aldaketa-gose zen belaunaldiak pintura, eskultura, literatura, musika eta abangoardiako antzerkia  ezagutzea ere. Ceferinoren konpromisoak benetako opariak egin zizkion gure begiei eta pentsamen duari, belaunaldi berrien eta, oro har, Barakaldoko publikoaren begirada modelatuz joan zirenak.  

Eta hori guztia bere kemenak eta konpromiso pertsonalak bultzaturik egin zuen, baina, aldi berean,  kulturak lan kolektiboa - pertsona guztien, barrukoen eta kanpokoen parte-hartzean oinarritua -  izan behar zuela adieraziz, eta horrela lortu zuen Barakaldo kultura kritikoaren erreferente bihur tzea – frankismoaren kontrakoa –, baita 1972an Barakaldoko Udalak kontratatu baino lehen ere.  

Udal faxista eta zeken hartan (facha y cicatero esan ohi zuen) izan zituen karguetako edozeinetan  beti borrokatu zen arte-adierazpen guztien abangoardia kritikoak Barakaldora ekartzeko, eta ia au rrekonturik eta babesik gabe egin zuen borroka zentsuraren aurka, bere kemenaz eta nortasun sor tzaile eta polifazetikoaz soilik baliatuz.  

Liburuzain ziharduela – udaletxeko bosgarren solairuan zegoen liburutegian, haur eta nerabeek de bekatua zuten igogailua zuena! – liburutegi-sare bat sortzen jakin zuen auzoetan, bai eta lanpostu  horretatik bertatik Arte Plastikoen erakusketa garrantzitsuak eta Gerra Zibilaren osteko Euskal Ar tearen lehen Erakusketa Orokorra antolatzen ere. Gaur egun, arte-historiako liburuek hazitzat jotzen  dituzte biak. Urte haietako arte-sorkuntzaren alderdirik nabarmenena ekarri zuen Barakaldora. Era gin handiko mugarria izan zen, eta zalantzan jartzen zuen, gainera, deskonposatzen ari zen erregi men politiko baten kultura instituzionalaren makaltasuna. Ordenaren kultura ofizialaren eta tradizio  zaharrari desafio eginez, askatasunaren kultura ireki ziguten antzerki independentearen puntako  konpainiak ere – Els Joglars, Tàbano, Los Goliardos, Nuria Espert – ekarri zituen. Gauza bera egin  zuen musika independenteagoarekin: Amancio Prada, Elisa Serna edo Maria del Mar Boneten kan tuek hezi zuten gure sentiberatasuna.  

Garai hartan herri-sektore garrantzitsu batek mantentzen zituen askotariko borroken testuinguruan,  borrokalari bat gehiago izan zen Ceferino, azken estertoreetan gogortutako erregimen baten aurrean.  Berak ahalegin horretara makurtzen jakin zuen bere lana, eta udal demokratikoen aldeko manifestu  bat sinatu zuen beste askorekin batera. Ordutik ez zuen onik izan. Diktadorea hilik zegoen, baina  berdin zion. Berehala kaleratu zuten, eta urte eta erdiz bere aurrezkietara joz iraun behar izan zuen.  Azkenean, udalak berriz onartu behar izan zuenean, udal eraikinean bai, baina ez zioten bere lehen 

go lanpostua eman, baizik eta beste eginkizunik gabeko bat, mahaiz beteriko areto handi baten er dian eserita, eta ahituriko beste funtzionario batzuez inguratua. Halaz, irudimenaren gailurra jo  zuen korporazioak, Kafka eta Berlangaren onenen pare, eta ideia-sortzaile izendatu zuten. Hala 

ere, ez zen hondoratu. Haien nortasun polifazetiko eta kritikoa beti izango zen erronka udal anto lamenduaren zurruntasunerako, eta, ondorioz, demokraziaren korporazio berriek ez zuten lortu,  hainbat arrazoirengatik, gaitasun hori eta hain langile sailkaezina zenaren haustura-ausardia hori  aprobetxatzea haren talentua herritar guztiekin kudeatu behar zen kultura baten alde erabiltzen ja rraitzeko. 

Hain figura eztabaidagarria izaki, beste behin ere baztertu eta gutxietsi zuten Ceferino, eta existit zen ez zen erakusketa-areto baten zuzendaritza eman zioten liburutegiaren egungo eraikinaren so toan, artean. Hala eta guztiz ere, soto heze hori abangoardiako galeria bihurtzea lortu zuen, eta ur teetan zehar euskal eta espainiar artearen handi-mandiak erakutsi zituen, baita atzerriko artistak ere.  

Ceferinok jarraitu zuen lortzen udal galeriaren egutegia artisten obrarik onenekin betetzea. 

Erakusketa-aretoa, orduan, proiektuen eta kezken katalizatzaile bihurtu zen, biltzeko lekua, ekime nen motorra, artisten eta kultura-aktibisten babesleku. Beti eduki zituen ateak zabalik, poeten be launaldi berriei, artista plastikoei eta zinema eta antzerkiko aktoreei laguntzeko, sostengua emateko  eta animatzeko.  

Eta, beti bezala, Ceferinok hori guztia egiten zuen joko komun handi batean parte hartuz, bere meri tu pertsonalen harropuzkeriarik gabe, ordutegi eta jai-egunik gabe, zailtasunak eta ahaleginak neur tu gabe. Nonahi egon zitekeen: erakusketa aretoan, kalean, tabernetan, elkarteetan, betiere kultura  partekatua defendatzen. Haren lagun izateko zorte izugarria izan genuenok beti izango ditugu go goan haren xumetasuna, umore-sena eta ontasuna. 

Haren eskuzabaltasunak arrastoa utzi zuen Barakaldoko desgaitasun psikikoa dutenen elkartean;  izan ere, hari esker, pintura-erakusketa bat egin zen – haren lagun diren pintoreek emandako koa droekin –, eta haren onurarekin sortu ziren lehen haurtzaindegia eta desgaitasuna dutenentzako  lehen tailerra, ondoren, egungo USOA lantegi bilakatu zena.  

Bere bizi-jarrera sortzailea eta kritikoa zen; ez zuen inoiz “ordenako” gizona izan nahi izan, eta  hori izan zen lagunekin eta lankideekin partekatu zuen existentzia. Atsedenik gabe egin zuen lana –  udaletxe barruan eta kanpoan – bizitza ospatuko zuen kultura baten alde, justiziarekiko konpromi soa ahaztu gabe. Ez zen kultura elitista, edo pribatizatuaren aldeko, herriaren zerbitzura zegoen bes te ondasun komun baten aldeko baizik, eta horri eskaini zion bere maitasun eta umore guztia…,  erruz zeuzkanak.  

Duela gutxi, Bigarrena erakusketak publikoki nabarmendu eta berreskuratu zuen zein artistarekin  lan egin zuen eta zeinei lagundu zien, arte-kritikariek, poetek, zinema-zuzendariren batek, aktoreek,  musikariek, argazkilariek eta ondoan hazi ginen lagun askok berriro sentitu genuen Ceferino orain dik ere gure artean dabilela eta bidezkoa izango litzatekeela – berarentzat, baina batez ere Barakal doko memoria kolektiborako – bere izenaz kaleren bat, plazaren bat edo sortzen lagundu zuen asko ren arteko espazioren bat aurkitu eta hura aintzatetsi ahal izatea. 

Eta, jakina, horren guztiaren ondorioz, zurekin harremanetan jarri nahi genuke, egoki deritzozun  egunean. Eskerrik asko aldez aurretik, eta har ezazu gure agur beroa.  

Barakaldo, 2022ko urriaren 10a  

Ceferino del Olmoren memoria berreskuratzeko herritarren plataforma 


Comentarios